2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

Mendikosolo Parkea

Zelako txango ederra izan dugun, Bizkaitik atera gabe, Arrigorriaga herrian bertan!
 










Paraje itzelak ezagutu ditugu, haritzak, lizarrak, gereziondoak eta beste zuhaitz batzu ere ezagutu eta ezberdintzeko aukera izan dugu, begirale adituen bitartez. Ezkur bat ere landatu dugu, haritza atera dadin!!














Hainbat landare zein animaliz osatutako habitatak gertutik aztertu ditugu eta hauetan gerta daitezkeen desoreken ondorioez ere jabetu gara, besteak beste, zebra muskuiluek eragin dezaketen hondamendiaz.







Etxeko animaliak zaintzearen eta naturan ez uztearen garrantziaz ere jardun gara, besteak beste, dordoken kasuan, asko bizi arren, etxeratzea erabakitzen badugu, zaintzearen ardura bete behar dugula hil arte, eta ez naturan utzi. Bestela habitaten desorekan eragin dezakete eta beste animalia batzuen bizitzan eragin.

 

Mitologiaz ere aritu gara, basoko zuhaitzen gerizpeak lagunduta, eta laku eder batez inguratua, istorio ederrak entzunez. Gaurkoak merezi izan du eta gogoratu, ingurumena errespetatu eta zaintzea guztion ardura dela!




Lagun zein gurasoekin inguru honetaz gozatu nahi baduzue, behekaldean daukazue webgunearen esteka:

2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

Mila gau eta bat gehiago



Arabia gaia bukatzen ari gara eta gelan landutakoa birpasatu asmoz, irudiez gain, aurkezpen bideo bat eta Power Point baten esteka dituzue:




Ekin lanari, langile!!!


2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Badator KO RRI KA 2019!!!

Ostegunean, apirilaren 4an, Garesen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 21. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan.Goizean goizetik giro ezin hobea izanen da Garesen, hainbat ekimen antolatuta baitaude.

 


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 

1980an Euskal Herria OƱatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 20 Korrika eta 39 urte igaro dira. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. 
Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. 
Ekimenean parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hilabete batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia izan arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Dantza ikasi nahi izanez gero, bideo honetan dituzu pausuak ikusgai:


Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, ibilibidea, ordutegia, zuzenean non dagoen, ekintzak, korrika munduan zehar... Korrikaren webgunean klikatu:

Korrika munduan zehar ikusteko, egin klika:

http://www.korrika.eus/korrika-munduan-zehar.html#euskal-etxeetako-bideoak


Gaur, Apirilak 10, Sopelan, Korrika Txiki ospatu dugu  Ander Deuna eta ZipiriƱeko ikasle eta irakasleok. Herri osoan Korrika egiteaz gai, Disko Festa ederra antolatu dugu Jauregizahar plazan eta arrastian mahai jolasak eta txokolatada itzela!!! Zorionak denoi, egun ederra izan da gaurkoa. Amaitzeko Korrika handin parte hartzera animatzen zaituztegu gurasoekaz batera!!!


 

 Ezin baduzue Korrikan parte hartu edota uneoro zuzenean ikusteko, egin klika Hamaika telebistako estekan:

Sopelako bideoak, jendez lepo, euskararen alde, besteak beste Ander Deuna ikastolako parte hartzearekin. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen!!

 
 
  
 Inguruko herrietan ere, ikastolako hainbat kideren bultzada jaso zuen Korrikak:  

 
                      Urduliz
 
                                              Plentzia