2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

DA!

Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).


Euskal Herri osoko ikastetxeetatik, baita Ander Deuna ikastolatik ere, heldu dira gaur Azokara, kulturaren plazak antolatu dituen tailerretan parte hartzeko:

Poropopoesia Saguganbaran
Liburu bat egingo dut Areto Nagusian (Euskal Editoreen Elkartearen eskutik)
Heldu programazioari Kabi@n (JolasMatika EHUko informatika fakultatearen eskutik)
Euskal kantagintza kontzertuan
Plateruenan (Luhartz musika taldearekin)

Musika elektronikoaren ekoizpena Ahotsenea zuzenekoetan (Telmo Trenor musika ektroniko ekoizlearen eskutik)

Gaur egungo testuak Ahotsenea solasaldietan (Yurre Ugarte idazleak gidatuta)
Antzokia zirrikituz zirrikutu Szenatokian (Karrika Antzerki Taldearen eskutik)

Soinu efektuak zinemagintzan Irudienean (Pixelatu taldearen eskutik, Zineuskadik antolatuta).
Durangoko Historia eta Arte Museoan Grabatuarekin jolastuz, ilustratu tailerra eskainiko da, Irati Eguren ilustratzailearen parte-hartzeagaz.

  
Durangoko Azokaren  53. edizioko egitaraua itzela da, mota eta adin guztietarako eskeintzak daude. Berton daukagu esteka, gehien gustatzen zaizkigunetara joan ahal izateko:
Ez galdu joateko aukera, ziur gogoko liburu, diska zein ekintzak topatzen ditugula. Ea bertotik alkar ikusten dogun!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina