2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

AGATE DEUNA


Urterolez, Agate Deuna bezperan, usadioak jarraituz, oles egitera ateratzen gara hainbat euskal herritar.
 

III.mendean, Italiako Catania herrian, Agata izeneko emakumea jaio zen 231.urtean. Familia ospetsu bateko gazte siziliar bat, Quintianus izenekoa, Ageda konbetzitzen saiatu zen emakume baten laguntzaz, bere emaztea izan zedin. Baina Agedak ez zuen maite eta beraz, ez zuen berarekin harremanik eduki nahi.

  Quintianusek ezetza onartu ez, eta  mendekua hartu zuen. Gaztea torturatzeko eta bularrak mozteko agindua eman zuen. Azken arnasa botatzean, poztasun oihua egin omen zuen, Jainkoari eskerrak emanez, 251.urtean hil egin zen, Agate, hogei urte zituela.

Astakeria galanta iruditzen zaigun aspaldiko ekintza hau, zoritxarrez, gaur egun ere, Euskal Herriko hainbat etxetan gertatzen da. Zenbait gizonezkok, beren botere zein indarra erabiliz, emakumeak beraiekin egotera behartu, isekatu, jipoitu zein hil egiten dituzte. Badago beraz, gure gizartean, horrelako egoerak salatu eta bukatzearen behar handia.


  Jasandako bidegabekeria eta bortizkeria gogoratu eta salatu asmoz,  Euskal Herriko bazter askotan, ohitura da egun horren bezperan, kopla zaharrak kantatzea, makilekin lurra joaz, erritmoa markatzeko. Diru edo janari eskean aritzeko ohitura da, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, etxez etxe zoriontasuna eta bakea eskatuz.
  Herri interpretazio baten arabera, jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren. Hala, Agate Deuna askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

Ongi etorri 2019!!!


Hasi berri dugun, 2019. urte honetan ere, ikastolan jazarpenaren aurka lan egiten jarraituko dugu, denok baitugu eskubidea errespetatuak eta ondo tratatuak izateko. Beraz, gutariko bakoitzak ere, pertsona guztiak (eta ez bakarrik lagunak) ondo tratatu eta errespetatzeko bete beharra daukagu!! 

Jazarpen egoerarik ikusiko bagenu, badakigu ez ikusiarena egitea edo modu pasiboan jokatzea, ez dela ideiarik egokiena. Biktimarengana hurbildu, bere lekuan jarri, berataz kezkatu, gertatzen zaionaz galdetu, laguntza eskeini...

Ziur denon artean ikastola ingurune segurua izatea lortuko dugula!! Animo langile!!!