Urterolez, Agate Deuna bezperan, usadioak jarraituz, oles egitera ateratzen gara hainbat euskal herritar.
III.mendean,
Italiako Catania herrian, Agata izeneko emakumea jaio zen
231.urtean. Familia ospetsu
bateko gazte siziliar bat, Quintianus izenekoa, Ageda konbetzitzen
saiatu
zen emakume baten laguntzaz, bere emaztea izan zedin. Baina Agedak ez
zuen maite eta beraz, ez zuen berarekin harremanik eduki nahi.
Quintianusek ezetza onartu ez, eta mendekua hartu zuen.
Gaztea torturatzeko eta bularrak mozteko agindua eman zuen. Azken arnasa
botatzean, poztasun oihua egin omen zuen, Jainkoari eskerrak emanez, 251.urtean hil egin zen, Agate, hogei urte zituela.
Astakeria
galanta iruditzen zaigun aspaldiko ekintza hau, zoritxarrez, gaur egun
ere, Euskal Herriko hainbat etxetan gertatzen da. Zenbait gizonezkok,
beren botere zein indarra erabiliz, emakumeak beraiekin egotera behartu,
isekatu, jipoitu zein hil egiten dituzte. Badago beraz, gure gizartean,
horrelako egoerak salatu eta bukatzearen behar handia.
Jasandako bidegabekeria eta bortizkeria gogoratu eta salatu asmoz, Euskal Herriko bazter askotan, ohitura da egun horren bezperan, kopla zaharrak kantatzea, makilekin lurra joaz, erritmoa markatzeko. Diru edo janari eskean aritzeko ohitura da, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, etxez etxe zoriontasuna eta bakea eskatuz.
Herri interpretazio baten arabera, jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren. Hala, Agate Deuna askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina