Ander Deuna ikastolako LH4.mailako ikasleak gara. Blog honetan, ikastolan egindako hainbat ekintzen inguruko informazioa izango dugu ikusgai. Honez gain, lanetan laguntzeko zein aisialdiaz gozatzeko esteka ezberdinak ere erabilgarri izango ditugu. Beraz, sartzeko ohitura hartu eta alkarregaz helduko diogu blogari!!!! Animo!!!
2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
Sarria
Sarrian igarotako 3 egunetako irteeran ederto ibili gara, hainbat ekintza elkarrekin eginez: Ur errota, Eztiaren museoa, Gorbeiako Parke Naturala, antzerkiak,
jolasak, mahaia prestatu eta garbitu, gaubelak... Hamaika ekintza eta
helburu bakarra: denon artean ikastea eta ondo pasatzea.
Ederto pasatzeaz gain, 3 egun hauetan izandako jarrera ederra goraipatu gabe ezin utzi. Jarraitu horrela uda osoa, ondo pasatzeaz gain, albokoak laguntzen eta ahalik eta jarrera onena izaten!! Gora zuek!!
2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala
Lurra espaziotik ikusita
NASA (National Aeronautics and Space Administration, ingelesez eta
Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionala, euskaraz) Estatu
Batuetako espazioaren gobernu agentzia da, 1958ko uztailaren 29tik.
Bere webgunean espaziotik ateratako argazki eta bideo bilduma ikusteko aukera eskaintzen du. Lurraren, Ilargiaren... irudi ikusgarriak daude, besteak beste, gure planeta urrunetik ikusteko aukera paregabeaz gozatu dezakegularik, webgunean sartuz:
Irudi hauen inguruko informazioa jakiteko, beste irudi zein bideo ikusgarriz gozatzeko, hurrengo estekan klikatu baino ez duzue egin behar:
Animatu trasteatzera, pena merezi du eta!

2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena
Uraren zikloa
Uraren zikloa ulertzen eta azaltzen laguntzen gaituzten irudiak ditugu bertan, ziur zu ere koadernoan horrelako bat edo politagoa egiteko gai zarela:
Behekaldeko
estekan klikatuz gero, Urak pertsonengan, landereengan zein animaliengan
duen garrantzia hobeto ulertuko dugu.
Baita, uraren erabilpen egokia egiten ikasteko aholku praktikoak jaso eta ura aurreztuz ingurumenari laguntzen diogula hobeto ulertzeko aukera ere. Ez da gutxi, ez? animo ba, ekin lanari!!!
Uraren garrantzia eta erabilera
Ura, bizitza iturri
Bideo honen bitartez, uraren inguruko informazio gehiago jasotzeko
aukera izango dugu. Gizaki zein naturarentzat urak duen garrantziaz
jabetuta, ea gai garen hemendik aurrera, guztiontzat hain garrantzitsua
den elementua balioan jartzeko eta zaintzeko.
Uraren erabilera arduratsua izatea, hau da, alferrik ez galtzea eta kontsumoa murriztea oso pertsona bakoitzaren esku dagoela jakinda.... Nola lagundu dezakegu guk lan honetan?
Ea galdera hau erantzuteko bost ideia atera eta praktikan jartzen ditugun. Ingurukoen kontzientzia ere pizten saia gaitezke, ura zaintzeko ahalegina zergatik egiten ari garen azalduz.
Animo langile, ura zaintzea gure esku ere badago!!
2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
Haratzago!
Igande honetan, Lekeitioko Azkue ikastolak Ibilaldia antolatzen du. Ibilaldia, ederto dakigun bezala, Bizkaiko ikastolek antolatzen duten jaia da, elkarlanari esker, bertan lortzen den dirua, ikastolak berritzeko, handitzeko, hobetzeko...erabiltzen delarik.
Leloa sortzerakoan, Haratzago! aukeratu zuten, ikastola sortu zenetik, haratago edo haratzago joan direlako ikastolan. Garai eta testuinguru bakoitzan beti haratzago, lanaren ondorioz, urratsez urrats proiektu berriak aurrera eramanez (neskak eta mutilak elkarrekin gelan nahastu, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herrialdeetako ikasleekin elkartrukeak egiten, IKTak erabiltzen, jazarpenaren aurka lan eginez KIVAren bitartez, hezkuntzaren pedagogia....).
Ikastola sortzean, euskara zen helburu nagusia, etorkizunean herri euskalduna izateko, ikasleak euskaraz heztea eta haztea ezinbesteko ikusten zutenez, ikasle euskaldun eleanitzak prestatzen. Gaur egun, Azkue ikastolan eta Lekeitio herrian gehienak euskaraz bizi dira.
Nola heldu, ibilbidea, gune bakoitzan antolatutako ekintzen egitaraua... jakiteko, klikatu hurrengo estekan:
https://ibilaldia.eus/
2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala
Bolue Hezegunea
Getxoko ingurumen aretoan, Bolue hezegunearen biodibertsitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dugu Jon eta Aneren azalpenei esker.
LarraƱazubi errekako uraren kalitatea neurtzen ikasi dugu (tenperatura, pha, nitratoa) eta baita han dauden espezie erasotzaileen eta ondorioen berri jaso ere (karramarro amerikarra, floridako dordoka, Panpako plumeroa...).
Bolueko hezegunea ezagutu dugu, eta hango behatokira ere joan gara, hegazti migratzaileak ikusteko asmoz. Martin arrantzalea ikusteko aukerarik izan ez dugun arren, hainbat txori, siroi eta ahateren bat ikusi egin ditugu.
Honez gain, ingurumen aretoan eskulanak egin ditugu. Beraien konposterotik sustratoa hartu eta tetrabrick-ak berrerabiliz, landara ezberdinak (perexila, cilantora, indabak, tipulak...) landatu ditugu, ortu bertikal bat sortzeko asmoz.
Eguraldiak lagunduta, elkarrekin bazkaldu, jolastu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera ederra ere izan dugu. Ikasgaiz betetako egun ederra gaurkoa!!!
2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
Herri Urrats 2019
Igande honetan, maiatzak 12, Herri Urratsa ospatuko da urtero bezala Senpere lakuaren inguruan. Herri Urrats, Sehaskak (Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa) antolatzen duen besta da, euskara irakasteko lanean gogotsu jarraitu ahal izan dezaten.
Aurtengo logoa LK da eta hurrengo hiru ideiak batuz sortu dute:
LK : eleka (elekatu = mintzatu = hitz egin)
LK: Aurten, Seaskak (Iparraldeko ikastolen federazioak) 50 urte ospatuko ditu. L, 50 da xifre erromatarrez eta K hizkiak, euskaraz plurala adierazten duenak, ikastola geroz eta gehiago eta ikasle geroz eta gehiago direla adierazi nahi du.
LK : LK dira ere Lizeo eta Kolegio hitzen lehen hizkiak. Aurten Herri Urratseko etekinek bi proiektu hauek lagunduko dute : Estitxu Robles Kolegioko berritze lanak eta Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanak.

Euskara ikastea, euskaraz ikastea eta euskaraz mintzatzea, gure hizkuntzaz gozatzeko ezinbesteko urratsak dira.
Euskara ikastea : geroz
eta gehiago dira urtez urte ikastoletan, sail elebidunetan edo helduen
irakaskuntzan ari direnak. Urte luzeetako lanari esker, 2016 urteko
azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Ipar Euskal Herrian
euskararen gainbehera eten da eta berreskuratze bidean dugu gure
hizkuntza.
Euskaraz ikastea: gure hizkuntza kalitatezkoa izan dadin eta euskara ikasten dutenek ondoko belaunaldiei transmititu dezaten, baitezpadakoa da ere euskaraz ikastea. Hain xuxen ere bada 50 urte Seaskak Ipar Euskal Herriko haurrei euskaraz ikasteko parada eskaintzen diela. Etageroz eta gehiago dira ikastoletan euskaraz ikasten duten haurrak, aurten Seaskak 4 000 ikasleen heina gaindituko baitu.
Euskaraz mintzatzea: euskara ikasi eta euskaraz ikasi ondoren, hirugarren urratsa euskaraz mintzatu eta bizitzea da. Herri Urratsek hain zuzen ere Euskaraldian egin bezala, euskaraz aritzeari buruz indar egin beharra azpimarratu nahi du LK lelo hautuz 2019ko ediziorako, “Elekatuz” lortuko baitugu gure hizkuntzari jendartean zor zaion lekua.

Informazio
gehiago eskuratu nahi izanez gero (egun horretako egitaraua, aurreko
urteetako bideoklipak, argazkiak, berriak...) klikatu hurrengo estekan: https://www.herriurrats.eus/
Aukera
izanez gero, ez alferrik galdu merezi du eta!! Autobusa Sopelako
eleizatik aterako da. Irteera 8:00tan eta itzulera 19:00tan izango
delarik
Izena emateko azken eguna, maiatzak 9a da, beraz, joan nahi izanez gero, izena eman lekuak amaitu aurretik!!!
Izena emateko azken eguna, maiatzak 9a da, beraz, joan nahi izanez gero, izena eman lekuak amaitu aurretik!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)