Getxoko ingurumen aretoan, Bolue hezegunearen biodibertsitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dugu Jon eta Aneren azalpenei esker.
LarraƱazubi errekako uraren kalitatea neurtzen ikasi dugu (tenperatura, pha, nitratoa) eta baita han dauden espezie erasotzaileen eta ondorioen berri jaso ere (karramarro amerikarra, floridako dordoka, Panpako plumeroa...).
Bolueko hezegunea ezagutu dugu, eta hango behatokira ere joan gara, hegazti migratzaileak ikusteko asmoz. Martin arrantzalea ikusteko aukerarik izan ez dugun arren, hainbat txori, siroi eta ahateren bat ikusi egin ditugu.
Honez gain, ingurumen aretoan eskulanak egin ditugu. Beraien konposterotik sustratoa hartu eta tetrabrick-ak berrerabiliz, landara ezberdinak (perexila, cilantora, indabak, tipulak...) landatu ditugu, ortu bertikal bat sortzeko asmoz.
Eguraldiak lagunduta, elkarrekin bazkaldu, jolastu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera ederra ere izan dugu. Ikasgaiz betetako egun ederra gaurkoa!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina