Igande honetan, Lekeitioko Azkue ikastolak Ibilaldia antolatzen du. Ibilaldia, ederto dakigun bezala, Bizkaiko ikastolek antolatzen duten jaia da, elkarlanari esker, bertan lortzen den dirua, ikastolak berritzeko, handitzeko, hobetzeko...erabiltzen delarik.
Leloa sortzerakoan, Haratzago! aukeratu zuten, ikastola sortu zenetik, haratago edo haratzago joan direlako ikastolan. Garai eta testuinguru bakoitzan beti haratzago, lanaren ondorioz, urratsez urrats proiektu berriak aurrera eramanez (neskak eta mutilak elkarrekin gelan nahastu, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herrialdeetako ikasleekin elkartrukeak egiten, IKTak erabiltzen, jazarpenaren aurka lan eginez KIVAren bitartez, hezkuntzaren pedagogia....).
Ikastola sortzean, euskara zen helburu nagusia, etorkizunean herri euskalduna izateko, ikasleak euskaraz heztea eta haztea ezinbesteko ikusten zutenez, ikasle euskaldun eleanitzak prestatzen. Gaur egun, Azkue ikastolan eta Lekeitio herrian gehienak euskaraz bizi dira.
Nola heldu, ibilbidea, gune bakoitzan antolatutako ekintzen egitaraua... jakiteko, klikatu hurrengo estekan:
https://ibilaldia.eus/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina