2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ARIMEN GAUA EDO GAU BELTZA

 Urriak 31 betidanik izan da gau berezia. Europa osoan badaude gau hori modu berezian bizitzen dituzten istorio eta usadioak, eta Euskal Herrian ere hala ospatu izan da, orain dela gutxira arte, “Arimen Gaua” edo “Gau beltza”.  Domu Santu egunez, hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz.

Baina gure artean, gero eta gehiago zabaltzen ari da Halloween jaia, eta indar handia hartzen ari da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Even” hitzetatik dator. Azken esaldi honek santu guztien gauari egiten dio erreferentzia. Tradizioaren jatorria begiratzeko aldiz, Irlandara jo beharko genuke, gau horretan zeltek udari agur esaten zioten eta neguari ongi etorria eman.

Halloween ohitura guregana heldu da eta gaur egun oso erraza da haur, gazte zein familiak erositako mozorroz jantzita ikustea, gozokiak eskatzen.

 Ziria ala saria?  Sosa ala pota? Txingila mingila kurruskario, sagarrak merke eta udareak kario. 
  
                                        Xanduli, manduli kikirriki... eman gaztainak guri!               
                                        Xanduli, manduli, kikirriki... eman goxokiak guri! (Bis)


   
  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina