2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

EUSKARAREN ETXEA

Euskararen etxean izan gara eta han, euskararen historia, bere ezaugarriak, euskalkien berezitasunak eta hainbat bitxikeri...ezagutu ditugu bisita gidatuari esker. 


Euskal Play ordenagailu jolasetan bikoteka aritzeko ere tartea izan dugu. Euskalkiak kokatuzHitz konposatuak, Eguneroko bizimodua eta Maileguak  dira gure adinerako egokienak. Etxean jarraitu nahi izanez gero, berton daukagu esteka: Euskal Play
                                                                

Etxeko ordenagailuan deskargatu nahi ezkero, berton daukagu beste jolas egoki bat: Nairobitarra

Bisita amaitzean, asialdirako aukera ere izan dugu Musika eskola alboko parkean, jolastu, otordua egin eta ikastolara autobusean bueltatu aurretik.



Ikastolara bueltan, KiVa EGUNA ospatzeko, Zer da KiVa ikastola? galderari taldeka emandako erantzunak kartel handian idatzi ditugu:

Eguna borobiltzeko, egunerokoan bizitakoak idatziko ditugu!!! Asteburu on!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina