2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

Aratusteak


 
Inauteriak edo Aratusteak iritsi dira dagoeneko Nafarroako zenbait herritara. Euskal Herriko inauteri ezagunenetarikoak Zubieta eta Iturenen ospatzen direnak dira, bereziki joaldunek egiten dituzten joan etorri ikusgarri eta zaratatsuengatik. 


Bideoa: 2009ko inauteriak
 Urtero legez, urtarrileko azken igandearen osteko astelehenean eta asteartean, zapi gorria lepoan, ttunttuna buruan, artilez egindako arropa eta joareak jantzita joan ziren Zubieta eta Aurtizko joaldunak Iturenera:

                                                                                                           Bideoa: 2017ko inauteriak
Astelehenean, Zubieta eta Aurtizko joaldunak beraien herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak. 
Bideoa:2019ko inauteriak  

Antzinatik ospatzen da, inauteriei hasiera emoten dion tradizio hau. Lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen.EHko inauterietako pertsonaia ezberdinen inguruko informazioa jakin nahi izanez gero, klikatu hurrengo estekan:    
  
                                                                       https://www.amaroa.com/inauteriak/inauterietako-pertsonaiak          
                                                                                                                                                                                                                                                                                  

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Arte Ederrak

Gaur Arte Ederrak museoan izan gara. Gutariko askok, aldez aurretik ezagutzen genuen arren, taldekideekin batera artelan ezberdinez gozatu eta koloreen inguruan asko ikasi dugu: primarioak (magenta, cyan, horia), beroak, hotzak, argiak, ilunak, tristeak, alaiak...

Material ezberdinak erabiliz sortutako artelanak  ere ikusi ditugu: egur, altzairu, harri....eskulturak, koadroak, eraikuntzak....
Orokorrean, jarrera egokia izan dugu, adi adi egon gara, jakinminez, Horrez gain, errespetua adierazi diegu gainontzeko ikusle zein langileei eta bolumena zaindu dugu, zalaparta handirik sortu gabe.

 
Azkenik, inguruan bazkaldu eta jolasteko tarte ederra ere izan dugu, eguraldiak lagunduta, klasekideekin batera ondo pasatzeko. Egun ederra, eguneroko ederragoak sortzeko aukera ematen diguna!!! Ezin hobeto pasa asteburua!!

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Berotegi efektua


 Atzo berotegi efektua nola sortzen dugun hobeto ulertu genuen, Nereak emondako azalpenei eta adibide hurbilei esker.






Egindako esperimentuaren bitartez ederto ulertu genuen nola sortzen den karbono dioxidoa. Ozpina eta karbonoa nahastuz, ikusi egiten ez den arren, airean kutsadura sortzen dugu eta gizakiongan zein naturan sortzen dituen ondorioak larriez ere jabetu egin ginen.




Kartulina batean ere kokatu genituen zeintzu diren gizakiok ditugun ohitura desegokiak eta hauek nola sortzen duten kutsadura. Eguneroko ekintzen ondorioz sortzen ditugun isurketen  jatorria eta etxean, ikastolan zein herri edo hirietan topa ditzakegun konponbideak.



Berotegi efektua txikitzeko har genitzakeen konpromezuez ere hitz egin genuen... Zein da bakoitzak hartuko duen konpromezua eta beteko duena??



2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Saharar Herriarekiko elkartasun kanpaina

Badabil martxan Saharar Herriarekiko elkartasun kanpaina!! 

Parte hartzera anima gaitezen, Ander Deuna Ikastolako kideak (ikasle, irakasle zein guraso) 2005ean Tindoufen (Aljeria) egon zireneko bideo labur bat daukagu ikusgai:




Kanpainaren helburu nagusia Saharar Herriari ahalik eta elikagai gehien eramatea da. horrela, otsailaren 4tik 13ra arte arroza, pasta, dilistak, azukrea, atuna zein sardinak oliotan eta konpresak biltzen saiatuko gara. 

Elkartasun kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Enpatiaz joka dezagun eta gogoratu Gabonetan erabili ohi den esaera zaharra: Urte Barri, txarri belarri, daukanak ez daukanari, eman behar sarri!!!