Gaur Arte Ederrak museoan izan gara. Gutariko askok, aldez aurretik ezagutzen genuen arren, taldekideekin batera artelan ezberdinez gozatu eta koloreen inguruan asko ikasi dugu: primarioak (magenta, cyan, horia), beroak, hotzak, argiak, ilunak, tristeak, alaiak...
Material ezberdinak erabiliz sortutako artelanak ere ikusi ditugu: egur, altzairu, harri....eskulturak, koadroak, eraikuntzak....
Orokorrean, jarrera egokia izan dugu, adi adi egon gara, jakinminez, Horrez gain, errespetua adierazi diegu gainontzeko ikusle zein langileei eta bolumena zaindu dugu, zalaparta handirik sortu gabe.
Azkenik, inguruan bazkaldu eta jolasteko tarte ederra ere izan dugu, eguraldiak lagunduta, klasekideekin batera ondo pasatzeko. Egun ederra, eguneroko ederragoak sortzeko aukera ematen diguna!!! Ezin hobeto pasa asteburua!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina