Inauteriak edo Aratusteak iritsi dira dagoeneko Nafarroako zenbait herritara. Euskal Herriko inauteri ezagunenetarikoak Zubieta eta Iturenen ospatzen direnak dira, bereziki joaldunek egiten dituzten joan etorri ikusgarri eta zaratatsuengatik.
Bideoa: 2009ko inauteriak
Urtero legez, urtarrileko azken igandearen osteko astelehenean eta asteartean, zapi gorria lepoan, ttunttuna buruan, artilez egindako arropa eta joareak jantzita joan ziren Zubieta
eta Aurtizko joaldunak Iturenera:
Astelehenean,
Zubieta eta Aurtizko joaldunak beraien herritik segizioan abiatu eta
Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak.
Bideoa:2019ko inauteriak
Antzinatik
ospatzen da, inauteriei hasiera emoten dion tradizio hau. Lehen
ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren,
frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz,
1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen.EHko inauterietako pertsonaia ezberdinen inguruko informazioa jakin nahi izanez gero, klikatu hurrengo estekan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina