Ander Deuna ikastolako LH4.mailako ikasleak gara. Blog honetan, ikastolan egindako hainbat ekintzen inguruko informazioa izango dugu ikusgai. Honez gain, lanetan laguntzeko zein aisialdiaz gozatzeko esteka ezberdinak ere erabilgarri izango ditugu.
Beraz, sartzeko ohitura hartu eta alkarregaz helduko diogu blogari!!!! Animo!!!
Euskal Herriko bazter askotan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera zein Gabonak ospatzeko asmoz, kantu eta kontu ezberdinak entzungo ditugu, lagun zein familiartean:
Gabonak ondo pasa familian eta lagun artean, gozatu, atseden hartu eta gogotsu ekin 2019 urte berriari!!!
Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).
Euskal Herri osoko ikastetxeetatik, baita Ander Deuna ikastolatik ere, heldu dira gaur Azokara, kulturaren plazak antolatu dituen tailerretan parte hartzeko:
Poropopoesia Saguganbaran
Liburu bat egingo dutAreto Nagusian (Euskal Editoreen Elkartearen eskutik)
Heldu programazioariKabi@n (JolasMatika EHUko informatika fakultatearen eskutik)
Euskal kantagintza kontzertuan Plateruenan (Luhartz musika taldearekin)
Musika elektronikoaren ekoizpenaAhotsenea zuzenekoetan (Telmo Trenor musika ektroniko ekoizlearen eskutik) Gaur egungo testuak Ahotsenea solasaldietan (Yurre Ugarte idazleak gidatuta)
Antzokia zirrikituz zirrikutuSzenatokian (Karrika Antzerki Taldearen eskutik) Soinu efektuak zinemagintzanIrudienean (Pixelatu taldearen eskutik, Zineuskadik antolatuta).
Durangoko Historia eta Arte MuseoanGrabatuarekin jolastuz, ilustratu tailerra eskainiko da, Irati Eguren ilustratzailearen parte-hartzeagaz.
Durangoko Azokaren 53. edizioko egitaraua itzela da, mota eta adin guztietarako eskeintzak daude. Berton daukagu esteka, gehien gustatzen zaizkigunetara joan ahal izateko:
Aurrekoan, Ipar Amerikako amerindiarren (Lautada Handietako indiarrak, Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko irudi/kontzeptu mapak blogean igo eta egin ere, egin genituen.
Oraingoan, Ertamerika eta Hego Amerikako amerindiarren (Aztekak, Maiak eta Inkak) ingurukoak ditugu beheko estekan ikusgai:
Dagoeneko jakingo duzu EUSKARALDIA zer den. Ziur kalean, dendetan, telebistan, irratian, ikastolan...iragarkiren bat ikusi duzula edota familia zein ezagunen batekin horren inguruan elkarrizketaren bat izan duzula (ahobizi, belarriprest, txapak jarri, euskaraz dakigunok denekin hitz egiteko prest egon gaztelaniara aldatu gabe, euskara hitz egin ez arren, ulertzen duenak ere elkarrizketa jarraitzeko ahaleginak egin...).
Hala ere, EUSKARALDIAren inguruko informazioa zehaztasun handiagoz jasotzeko, bertan daukazu, azalpen bideo labur pare bat:
Ostiral honetan, azaroak 23an hasi eta hamaika egunez, abenduak 3a arte, euskararekiko ohiturak aldatu asmoz aurrera eramango dugun gizarte ariketa honen inguruko informazio gehiago duzu hurrengo estekan:
Ipar Amerikako lehen biztanleen (Lautada Handietako amerindiarrak,
Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko informazioa ikusteko, beheko estekan klikatu baino ez duzu egin behar:
Hitz
batzu irudi bihurtzeak, honelako kontzeptu mapak, eskemak... lana asko
erreztuko digu, informazioa gogoratzeko orduan. Ea koadernoan antzekoak
osatzen ditugun, gelan ikasitakoa birpasatu asmoz.
Bestalde, kontinente eta Ozeanoen kokapena birpasatzeko , ea zer iruditzen zaizun hurrengo esteka:
Urriak 31 betidanik izan da gau berezia. Europa osoan badaude gau hori modu berezian bizitzen dituzten istorio eta usadioak, eta Euskal Herrian ere hala ospatu izan da, orain dela gutxira arte, “Arimen Gaua” edo “Gau beltza”. Domu Santu egunez, hainbat
herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz.
Baina gure artean, gero eta gehiago zabaltzen ari da Halloween jaia, eta indar handia hartzen ari da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Even” hitzetatik dator. Azken esaldi honek santu guztien gauari egiten dio erreferentzia. Tradizioaren jatorria begiratzeko aldiz, Irlandara jo beharko genuke, gau horretan zeltek udari agur esaten zioten eta neguari ongi etorria eman.
Halloween ohitura guregana heldu da eta gaur egun oso erraza da haur, gazte zein familiak erositako mozorroz jantzita ikustea, gozokiak eskatzen.
Ziria ala saria? Sosa ala pota? Txingila mingila kurruskario, sagarrak merke eta udareak kario.
Xanduli, manduli kikirriki...eman gaztainak guri!
Xanduli, manduli, kikirriki... eman goxokiak guri! (Bis)
Blogean trasteatzen aritu naz eta gaurko eguraldiaren inguruko bideotxo hau ikusi dut. Pixkat luzea da, 11minutu, baina interesgarria iruditu zait, ea zuk zer uste duzun:https://www.eitb.tv/eu/ Gaur egin duen eguraldiaz gain, hurrengo egunetan egingo duenaren
iragarpena ere ikus dezakegu: lanbroa, prezipitazioak, euri txikia,
zaparradak, ipar haizea, termometroak behera, tenperaturen lerro
diagramak. hodei beltzak, ostarteak, ekaitza, olatuak... Denetarik izango dugula dirudi!!!
Gainera, Euskal Herriko leku ezberdinetako argazki ederrez gozatzeko tartea ere izango dugu. Eguraldi eskasa datorrela ematen du, beraz, antolatu zaitez eta ahalik eta ondoen ibili!!!
Euskararen etxean izan gara eta han, euskararen historia, bere ezaugarriak, euskalkien berezitasunak eta hainbat bitxikeri...ezagutu ditugu bisita gidatuari esker.
Euskal Play ordenagailu jolasetan bikoteka aritzeko ere tartea izan dugu. Euskalkiak kokatuz, Hitz konposatuak,Eguneroko bizimodua etaMaileguak dira gure adinerako egokienak. Etxean jarraitu nahi izanez gero, berton daukagu esteka:Euskal Play
Etxeko ordenagailuan deskargatu nahi ezkero, berton daukagu beste jolas egoki bat: Nairobitarra
Bisita amaitzean, asialdirako aukera ere izan dugu Musika eskola alboko parkean, jolastu, otordua egin eta ikastolara autobusean bueltatu aurretik.
Ikastolara bueltan,KiVa EGUNA ospatzeko, Zer da KiVa ikastola? galderari taldeka emandako erantzunak kartel handian idatzi ditugu:
Eguna borobiltzeko, egunerokoan bizitakoak idatziko ditugu!!! Asteburu on!!!!
Blog honetan, ikasturtean zehar egindako hainbat ekintzen inguruko informazioa izango dugu ikusgai. Honez gain, lanetan laguntzeko zein aisialdiaz gozatzeko esteka ezberdinak ere erabilgarri izango ditugu. Beraz, sartzeko ohitura hartu eta alkarregaz helduko diogu blogari!!!! Animo!!!