2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

Sarria

 Sarrian igarotako 3 egunetako irteeran ederto ibili gara, hainbat ekintza elkarrekin eginez: Ur errota, Eztiaren museoa, Gorbeiako Parke Naturala, antzerkiak, jolasak, mahaia prestatu eta garbitu, gaubelak... Hamaika ekintza eta helburu bakarra: denon artean ikastea eta ondo pasatzea.





 Ederto pasatzeaz gain, 3 egun hauetan izandako jarrera ederra goraipatu gabe ezin utzi. Jarraitu horrela uda osoa, ondo pasatzeaz gain, albokoak laguntzen eta ahalik eta jarrera onena izaten!! Gora zuek!!

2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Lurra espaziotik ikusita

NASA (National Aeronautics and Space Administration, ingelesez eta Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionala, euskaraz) Estatu Batuetako espazioaren gobernu agentzia da, 1958ko uztailaren 29tik.
Bere webgunean espaziotik ateratako argazki eta bideo bilduma ikusteko aukera eskaintzen du. Lurraren, Ilargiaren... irudi ikusgarriak daude, besteak beste, gure planeta urrunetik ikusteko aukera paregabeaz gozatu dezakegularik, webgunean sartuz:






 














Irudi hauen inguruko informazioa jakiteko, beste irudi zein bideo ikusgarriz gozatzeko, hurrengo estekan klikatu baino ez duzue egin behar:

Animatu trasteatzera, pena merezi du eta!

2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Uraren zikloa

Uraren zikloa ulertzen eta azaltzen laguntzen gaituzten irudiak ditugu bertan, ziur zu ere koadernoan horrelako bat edo politagoa egiteko gai zarela:














Behekaldeko estekan klikatuz gero, Urak pertsonengan, landereengan zein animaliengan duen garrantzia hobeto ulertuko dugu. 

Baita, uraren erabilpen egokia egiten ikasteko aholku praktikoak jaso eta ura aurreztuz ingurumenari laguntzen diogula hobeto ulertzeko aukera ere. Ez da gutxi, ez? animo ba, ekin lanari!!!

Uraren garrantzia eta erabilera

Ura, bizitza iturri

Bideo honen bitartez, uraren inguruko informazio gehiago jasotzeko aukera izango dugu. Gizaki zein naturarentzat urak duen garrantziaz jabetuta, ea gai garen hemendik aurrera, guztiontzat hain garrantzitsua den elementua balioan jartzeko eta zaintzeko. 


Uraren erabilera arduratsua izatea, hau da, alferrik ez galtzea eta kontsumoa murriztea oso pertsona bakoitzaren esku dagoela jakinda.... Nola lagundu dezakegu guk lan honetan? 

Ea galdera hau erantzuteko bost ideia atera eta praktikan jartzen ditugun. Ingurukoen kontzientzia ere pizten saia gaitezke, ura zaintzeko ahalegina zergatik egiten ari garen azalduz.

Animo langile, ura zaintzea gure esku ere badago!! 

2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

Haratzago!


Igande honetan, Lekeitioko Azkue ikastolak Ibilaldia antolatzen du. Ibilaldia, ederto dakigun bezala, Bizkaiko ikastolek antolatzen duten jaia da, elkarlanari esker, bertan lortzen den dirua, ikastolak berritzeko, handitzeko, hobetzeko...erabiltzen delarik.



Leloa sortzerakoan, Haratzago! aukeratu zuten, ikastola sortu zenetik, haratago edo haratzago joan direlako ikastolan. Garai eta testuinguru bakoitzan beti haratzago, lanaren ondorioz, urratsez urrats proiektu berriak aurrera eramanez (neskak eta mutilak elkarrekin gelan nahastu, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herrialdeetako ikasleekin elkartrukeak egiten, IKTak erabiltzen, jazarpenaren aurka lan eginez KIVAren bitartez, hezkuntzaren pedagogia....).

Ikastola sortzean, euskara zen helburu nagusia, etorkizunean herri euskalduna izateko, ikasleak euskaraz heztea eta haztea ezinbesteko ikusten zutenez, ikasle euskaldun eleanitzak prestatzen. Gaur egun, Azkue ikastolan eta Lekeitio herrian gehienak euskaraz bizi dira.

Nola heldu, ibilbidea, gune bakoitzan antolatutako ekintzen egitaraua... jakiteko, klikatu hurrengo estekan:

https://ibilaldia.eus/

2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

Bolue Hezegunea

Getxoko ingurumen aretoan, Bolue hezegunearen biodibertsitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dugu Jon eta Aneren azalpenei esker.






LarraƱazubi errekako uraren kalitatea neurtzen ikasi dugu (tenperatura, pha, nitratoa) eta baita han dauden espezie erasotzaileen eta ondorioen berri jaso ere (karramarro amerikarra, floridako dordoka, Panpako plumeroa...).







Bolueko hezegunea ezagutu dugu, eta hango behatokira ere joan gara, hegazti migratzaileak ikusteko asmoz. Martin arrantzalea ikusteko aukerarik izan ez dugun arren, hainbat txori, siroi eta ahateren bat ikusi egin ditugu. 








Honez gain, ingurumen aretoan eskulanak egin ditugu. Beraien konposterotik sustratoa hartu eta tetrabrick-ak berrerabiliz, landara ezberdinak (perexila, cilantora, indabak, tipulak...) landatu  ditugu, ortu bertikal bat sortzeko asmoz.
























Eguraldiak lagunduta, elkarrekin bazkaldu, jolastu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera ederra ere izan dugu. Ikasgaiz betetako egun ederra gaurkoa!!!

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

Herri Urrats 2019


Igande honetan, maiatzak 12, Herri Urratsa ospatuko da urtero bezala Senpere lakuaren inguruan. Herri Urrats, Sehaskak (Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa) antolatzen duen besta da, euskara irakasteko lanean gogotsu jarraitu ahal izan dezaten.


Aurtengo logoa LK da eta hurrengo hiru ideiak batuz sortu dute:
LK : eleka (elekatu = mintzatu = hitz egin)
LK: Aurten, Seaskak (Iparraldeko ikastolen federazioak) 50 urte ospatuko ditu. L, 50 da xifre erromatarrez eta K hizkiak, euskaraz plurala adierazten duenak, ikastola geroz eta gehiago eta ikasle geroz eta gehiago direla adierazi nahi du.
LK : LK dira ere Lizeo eta Kolegio hitzen lehen hizkiak. Aurten Herri Urratseko etekinek bi proiektu hauek lagunduko dute : Estitxu Robles Kolegioko berritze lanak eta Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanak.
Euskara ikastea, euskaraz ikastea eta euskaraz mintzatzea, gure hizkuntzaz gozatzeko ezinbesteko urratsak dira.
Euskara ikastea : geroz eta gehiago dira urtez urte ikastoletan, sail elebidunetan edo helduen irakaskuntzan ari direnak. Urte luzeetako lanari esker, 2016 urteko azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Ipar Euskal Herrian euskararen gainbehera eten da eta berreskuratze bidean dugu gure hizkuntza.
Euskaraz ikastea: gure hizkuntza kalitatezkoa izan dadin eta euskara ikasten dutenek ondoko belaunaldiei transmititu dezaten, baitezpadakoa da ere euskaraz ikastea. Hain xuxen ere bada 50 urte Seaskak Ipar Euskal Herriko haurrei euskaraz ikasteko parada eskaintzen diela. Etageroz eta gehiago dira ikastoletan euskaraz ikasten duten haurrak, aurten Seaskak 4 000 ikasleen heina gaindituko baitu.
Euskaraz mintzatzea: euskara ikasi eta euskaraz ikasi ondoren, hirugarren urratsa euskaraz mintzatu eta bizitzea da. Herri Urratsek hain zuzen ere Euskaraldian egin bezala, euskaraz aritzeari buruz indar egin beharra azpimarratu nahi du LK lelo hautuz 2019ko ediziorako, “Elekatuz” lortuko baitugu gure hizkuntzari jendartean zor zaion lekua. 
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero (egun horretako egitaraua, aurreko urteetako bideoklipak, argazkiak, berriak...) klikatu hurrengo estekan: https://www.herriurrats.eus/
Aukera izanez gero, ez alferrik galdu merezi du eta!! Autobusa Sopelako eleizatik aterako da. Irteera 8:00tan eta itzulera 19:00tan izango delarik
Izena emateko azken eguna, maiatzak 9a da, beraz, joan nahi izanez gero, izena eman lekuak amaitu aurretik!!!

2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

Mendikosolo Parkea

Zelako txango ederra izan dugun, Bizkaitik atera gabe, Arrigorriaga herrian bertan!
 










Paraje itzelak ezagutu ditugu, haritzak, lizarrak, gereziondoak eta beste zuhaitz batzu ere ezagutu eta ezberdintzeko aukera izan dugu, begirale adituen bitartez. Ezkur bat ere landatu dugu, haritza atera dadin!!














Hainbat landare zein animaliz osatutako habitatak gertutik aztertu ditugu eta hauetan gerta daitezkeen desoreken ondorioez ere jabetu gara, besteak beste, zebra muskuiluek eragin dezaketen hondamendiaz.







Etxeko animaliak zaintzearen eta naturan ez uztearen garrantziaz ere jardun gara, besteak beste, dordoken kasuan, asko bizi arren, etxeratzea erabakitzen badugu, zaintzearen ardura bete behar dugula hil arte, eta ez naturan utzi. Bestela habitaten desorekan eragin dezakete eta beste animalia batzuen bizitzan eragin.

 

Mitologiaz ere aritu gara, basoko zuhaitzen gerizpeak lagunduta, eta laku eder batez inguratua, istorio ederrak entzunez. Gaurkoak merezi izan du eta gogoratu, ingurumena errespetatu eta zaintzea guztion ardura dela!




Lagun zein gurasoekin inguru honetaz gozatu nahi baduzue, behekaldean daukazue webgunearen esteka:

2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

Mila gau eta bat gehiago



Arabia gaia bukatzen ari gara eta gelan landutakoa birpasatu asmoz, irudiez gain, aurkezpen bideo bat eta Power Point baten esteka dituzue:




Ekin lanari, langile!!!


2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Badator KO RRI KA 2019!!!

Ostegunean, apirilaren 4an, Garesen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 21. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan.Goizean goizetik giro ezin hobea izanen da Garesen, hainbat ekimen antolatuta baitaude.

 


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 

1980an Euskal Herria OƱatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 20 Korrika eta 39 urte igaro dira. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. 
Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrika bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. 
Ekimenean parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hilabete batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia izan arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Dantza ikasi nahi izanez gero, bideo honetan dituzu pausuak ikusgai:


Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, ibilibidea, ordutegia, zuzenean non dagoen, ekintzak, korrika munduan zehar... Korrikaren webgunean klikatu:

Korrika munduan zehar ikusteko, egin klika:

http://www.korrika.eus/korrika-munduan-zehar.html#euskal-etxeetako-bideoak


Gaur, Apirilak 10, Sopelan, Korrika Txiki ospatu dugu  Ander Deuna eta ZipiriƱeko ikasle eta irakasleok. Herri osoan Korrika egiteaz gai, Disko Festa ederra antolatu dugu Jauregizahar plazan eta arrastian mahai jolasak eta txokolatada itzela!!! Zorionak denoi, egun ederra izan da gaurkoa. Amaitzeko Korrika handin parte hartzera animatzen zaituztegu gurasoekaz batera!!!


 

 Ezin baduzue Korrikan parte hartu edota uneoro zuzenean ikusteko, egin klika Hamaika telebistako estekan:

Sopelako bideoak, jendez lepo, euskararen alde, besteak beste Ander Deuna ikastolako parte hartzearekin. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen!!

 
 
  
 Inguruko herrietan ere, ikastolako hainbat kideren bultzada jaso zuen Korrikak:  

 
                      Urduliz
 
                                              Plentzia

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu munduko herri ezberdinetan. Ospakizun eguna baino, aldarrikapen eguna dela esan genezake, gaur egun, oraindik, emakumeek ez baitute gizonekiko berdintasunik eguneroko bizitzan.


Denon esku dago, egoera bidegabe hau salatu eta buelta emotea, berdintasunaren alde lan eginez eta dauden ezberdintasunekin bukatuz. Hau dela eta,  hainbat ekintza burutuko ditugu: ormairudiak, abestiak, bideoak, hizketaldiak, hausnarketak...

 

Martxoak 8an,. Greba Orokorrerako deia egin dute hainbat gizarte eragilek, beraz, bihar, hainbat pertsona ez dira lanera etorriko, emakumeen eskubide berdintasuna aldarrikatu asmoz. Etorriko garenak, morez jantzita etorriko gara (berdintasunaren kolorea), emakumeek jasaten duten egoera bidegabe hau salatu eta gizon zein emakume izan, berdintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.







2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

Aratusteak


 
Inauteriak edo Aratusteak iritsi dira dagoeneko Nafarroako zenbait herritara. Euskal Herriko inauteri ezagunenetarikoak Zubieta eta Iturenen ospatzen direnak dira, bereziki joaldunek egiten dituzten joan etorri ikusgarri eta zaratatsuengatik. 


Bideoa: 2009ko inauteriak
 Urtero legez, urtarrileko azken igandearen osteko astelehenean eta asteartean, zapi gorria lepoan, ttunttuna buruan, artilez egindako arropa eta joareak jantzita joan ziren Zubieta eta Aurtizko joaldunak Iturenera:

                                                                                                           Bideoa: 2017ko inauteriak
Astelehenean, Zubieta eta Aurtizko joaldunak beraien herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak. 
Bideoa:2019ko inauteriak  

Antzinatik ospatzen da, inauteriei hasiera emoten dion tradizio hau. Lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen.EHko inauterietako pertsonaia ezberdinen inguruko informazioa jakin nahi izanez gero, klikatu hurrengo estekan:    
  
                                                                       https://www.amaroa.com/inauteriak/inauterietako-pertsonaiak          
                                                                                                                                                                                                                                                                                  

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Arte Ederrak

Gaur Arte Ederrak museoan izan gara. Gutariko askok, aldez aurretik ezagutzen genuen arren, taldekideekin batera artelan ezberdinez gozatu eta koloreen inguruan asko ikasi dugu: primarioak (magenta, cyan, horia), beroak, hotzak, argiak, ilunak, tristeak, alaiak...

Material ezberdinak erabiliz sortutako artelanak  ere ikusi ditugu: egur, altzairu, harri....eskulturak, koadroak, eraikuntzak....
Orokorrean, jarrera egokia izan dugu, adi adi egon gara, jakinminez, Horrez gain, errespetua adierazi diegu gainontzeko ikusle zein langileei eta bolumena zaindu dugu, zalaparta handirik sortu gabe.

 
Azkenik, inguruan bazkaldu eta jolasteko tarte ederra ere izan dugu, eguraldiak lagunduta, klasekideekin batera ondo pasatzeko. Egun ederra, eguneroko ederragoak sortzeko aukera ematen diguna!!! Ezin hobeto pasa asteburua!!

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Berotegi efektua


 Atzo berotegi efektua nola sortzen dugun hobeto ulertu genuen, Nereak emondako azalpenei eta adibide hurbilei esker.






Egindako esperimentuaren bitartez ederto ulertu genuen nola sortzen den karbono dioxidoa. Ozpina eta karbonoa nahastuz, ikusi egiten ez den arren, airean kutsadura sortzen dugu eta gizakiongan zein naturan sortzen dituen ondorioak larriez ere jabetu egin ginen.




Kartulina batean ere kokatu genituen zeintzu diren gizakiok ditugun ohitura desegokiak eta hauek nola sortzen duten kutsadura. Eguneroko ekintzen ondorioz sortzen ditugun isurketen  jatorria eta etxean, ikastolan zein herri edo hirietan topa ditzakegun konponbideak.



Berotegi efektua txikitzeko har genitzakeen konpromezuez ere hitz egin genuen... Zein da bakoitzak hartuko duen konpromezua eta beteko duena??